NORTZUK GARA

 

Hutsun Txalaparta taldea  Iruñan bizi da eta 2011an sortu genuen, urte asko txalaparta jotzen eta ikertzen egon ondoren. Uharten, Lleidan eta Errotxapean hazi gara txalapartari munduan, baina orain patuak elkartu gaitu.
   

  Gure hasieran "I Londreseko Txalaparta Topaketa", Bordeleko Inauteriko kalejiran, besteen artean, parte hartu izan dugu. Baita "Circuito de musica joven por Navarra" parte hartzeko aukeratu gintuzten ere. Eta 2013ko maiatzan "Musika Lehiaketa" irabazi genuen, Iruñerriko udalek antolatua.

Oso argi ikusi genuen  hasieratik zein ziren gure inguruko beharrak. Denok entzun dugu txalaparta noizbait, baina gutxik dakite nondik datorren edota zergatik jotzen den horrela. Horregatik "Txalaparta Hutsa" izeneko kontzertu didaktikoa sortu genuen.

Bi urte hauetan, ikuskizunak oso kritika onak jasotzen ari da jendea eta programatzaileen artean, "kontzertu dinamikoa eta didaktikoa", haien hitzetan.        Hau da Hutsunen apostua!
  

    HUTSUN gara:  
                                             


MIKEL   

Duela urte batzuk lagun batek erran zidan: "Mikel, auzoan antolatu behar duten txalaparta ikastarora apuntatuko gara?" Eta horrela hasi nintzen jotzen, disfrutatzen eta ikertzen musika tresna zoragarri hau, Ortzadarreko txalapartari baten eskutik, Juantxo. Gaur egun lanean jarraitzen dut, erritmo berriak, melodia berriak...




SIMON 
90 hamarkadan hasi nintzen, eta zuzenean txalapartaz blai. UTT, lagunak, Fernando Auzmendi, maisua, Zurgune, Kike, Alkora, Katano... Hamaika jende, hamaika toki, hamaika ttakun... 
eta orain...   hamaika HUTSUN. 
Hiru artean...    KIRIKOKETEANDO.







ANAI 

Iruñan hasi nintzen 2004 urtean, ondoren atzerrian zenbait tokitan bizi izan naiz,.... baina beti izan ditut ttakunak eta lagunak oholen inguruan.

Txalapartak, musikaren munduan sartzeko aukera eskeini zidan, eta nola ez! Hemen nabil.





                   



                            ...eta duela gutxi agertutako laugarren kidea...
 
    



                                     ...HUTSUNETA!!!!!!