HUTSUN Iruñean sortu zen 2011n. Ordutik, 600 emanaldi baino gehiago eskaini ditugu, bi disko argitaratu eta bost ikuskizun original sortu ditugu.

        Gure lehen ikuskizuna, Txalaparta Hutsa, bidaia musikal intimo eta zirraragarria da, tresna bakar baten inguruan eraikia: txalaparta. 200 emanaldi baino gehiago eta harrera bikaina izan ondoren, esperientzia hurbil, pedagogiko eta emozioz betetako baten modura sendotu da, non ikusleek aldi berean ikasi eta gozatzen duten.

        Gaur egun ere, gure ikuspegia zabaltzen jarraitzen dugu diziplina anitzeko proposamenekin: Urbasa (zirku garaikidea), Baratzean (musika), HUTSUN + JEL Trío (jazz / world music), Mielotxin + HUTSUN (folk) eta Bodas de Sangre (antzerkia).Gainera, soinu-bandetan, dokumentaletan, eszena-proiektuetan eta elkarlan artistiko ugaritan parte hartu dugu.

        Gure konpromisoa txalapartarekin eszenatokiaren gainetik doa: ikertu, irakatsi eta haren bilakaeran lan egiten dugu.

        Gure ibilbideko mugarri nagusien artean daude: Txalapartaren I. Mundu Biltzarra (2015) antolatzea, soinu-modelatze fisikoaren sintesian oinarritutako lehen txalaparta garatzea, eta Txalapartarien Elkartearen sorreran parte hartzea.


HUTSUN gara:

 

Mikel Urrutia:

 


        2000. urtetik jotzen du txalaparta.

 JOTTAKUN taldeko kide

 izan zen, eta hamar urtez baino

 gehiagoz Nafarroa osoan

 barrena eskaini zituen kontzertuak.

 2003 eta 2005 artean,

 ALKORA dantza eta perkusio

 konpainiarekin ere aritu zen.

Iruñeko autodidakta da, eta beste perkusio tresna batzuk ere landu ditu, hala nola kongak, batukada eta djembe afrikarra.
        Nafarroako Gobernuko Gazte Artisten Topaketan bigarren finalista izan zen, eta nazioartean aritu da Irlandan, Palestinan, Bulgarian eta Londresen.

 

Anai Gambra Uriz:

 

        2003an hasi zen txalaparta jotzen Iruñean, eta handik gutxira JOTTAKUN taldearekin emanaldietan eta Irlandako biran parte hartu zuen. Gero, Lleidara joan zenean, TXALA2 taldea sortu zuen; talde horrekin kontzertu ugari eskaini eta txalaparta eskola bat jarri zuen martxan, tresnaren zabalkundean lagunduz.
        Iruñeko autodidakta da, eta txalapartaz gain, txirula eta alboka ere jotzen ditu.

 

Musikan erabat murgildu aurretik, Amaiur eta Mikelats dantza taldeetako kide izan zen (1995–2003).

__________________________________________



 


Hutsun taldean, ideia berriak esploratzen jarraitzen dugu: txalapartaren mugak eta gure muga propioak malgutzen saiatuz. Beti ere hainbeste maite dugun hori Txalaparta zaintzen saiatuz.