Hutsun Txalaparta taldea  Iruñan bizi da eta 2011an sortu genuen, urte asko txalaparta jotzen eta ikertzen egon ondoren. Uharten, Lleidan eta Errotxapean hazi gara txalapartari munduan, baina orain patuak elkartu gaitu.
   

          Gure hasieran "I Londreseko Txalaparta Topaketa", Bordeleko Inauteriko kalejiran, besteen artean, parte hartu izan dugu. Baita "Circuito de musica joven por Navarra" parte hartzeko aukeratu gintuzten ere. Eta 2013ko maiatzan "Musika Lehiaketa" irabazi genuen, Iruñerriko udalek antolatua.

      Oso argi ikusi genuen  hasieratik zein ziren gure inguruko beharrak. Denok entzun dugu txalaparta noizbait, baina gutxik dakite nondik datorren edota zergatik jotzen den horrela. Horregatik "Txalaparta Hutsa" izeneko kontzertu didaktikoa sortu genuen.

      Bi urte hauetan, ikuskizunak oso kritika onak jasotzen ari da jendea eta programatzaileen artean, "kontzertu dinamikoa eta didaktikoa", haien hitzetan.        Hau da Hutsunen apostua!
  

    HUTSUN gara:  
                      
     MIKEL   


      2000garrenetik txalaparta jotzen, eta 10 urtetan JottaKun taldearekin Nafarroa osotik kontzertuak ematen ibili zen. 2003 eta 2005 bitartez, Dantza eta Perkusio Alkora taldean parte hartu zuen.

      2011tik Hutsunekin 160 kontzertu baino gehiago eskeini ditu beste proiektuaz gain.


      Txalapartaz gain, beste perkusio ezberdinetan hasia da; Congas, Djembe africarra, batukada.


      Bere kontzertuen artean azpimarratzeko dira: Nafarroako Gobernuko "Gazte Artisteen Topaketa" bigarrena gelditu zen, eta atzerrian, 2003 eta 2004 Irlandan, Palestina 2008, Bulgaria 2008, Londres 2012.


      
     ANAI 

2
      2003an hasi zen txalaparta jotzen. Jottakun taldearekin hainbat kontzertu egin eta 2004an Irlandako Biran parte hartu zuen.

      Gutxi barru, Lleidan Txala2 taldea sortu zuen. Talde honekin hainbat kontzertu eskeini zuen katalunya osoan, eta Txalaparta eskola sortu zuen.


     2011tik Hutsunekin 160 kontzertu baino gehiago egin ditu beste proiektuaz gain. Txalapartarekin bat Zeharkako Txirula eta Alboka jotzen ditu. Eta musikaz gain, dantzetan ere ibili da, 1995-2003 urteetan Amaiur eta Mikelats dantza taldeetan egon da.



     JAVI 

      2002an hasi zen lehenengo ttakunekin eta geroztik hainbat proiektu musikalak parte hartu izan du. Azpamarratzeko, Iruñeko "JottaKun taldea", Mexikoko "Ttakun DF", ta Londreseko "London TX".

     Txalapartarekin bat, bere benetazko grina abestea da. Gaur egun Iruñeko Orfeoiaren kidea da, tenorrea, eta Orfeoiarekin antzoki ospetsuenetarikoetan abestu izan du (Madrilgo Auditorio Nazionala, Bartzelonako Palau de la música, Balentziakoa, Bilboko Euskalduna), eta Europa mailan (Royal Albert Hall, Royal Festival Hall -Londres- edo Théatre des Champs-Élysées -Paris-)  

     
Bere kontzertu ospetsuenak Coyoacan Festibal (Mexico DF) 2003;  Palestina 2008, Libano 2010 edo Fringe Festival -Edinburgo- 2011- izan dira.


      SIMON


       Bere Txalapartari ibilbidea 90garren hamarkada hasi zen, eta 1998an UTT taldea sortu zuen, kontzertuak eta tailerrak ematen.

       1998tik 2000ra Fernando Auzmendirekin (Gerla Beti) bikotea osatu zuen, eta berarekin txalaparta sartu zuten dantza aretoetara musika Houserekin fusionatzen.


      2000etatik 2004etara Zurgune taldea sortu zuen. Hainbat  kontzertu eskeini zuen hemen eta atzerrian. 2006tik 2009ra Danza eta Perkusio Alkora taldean partu hartu zuen eta 2011tik Hutsunekin 160 kontzertu baino gehiago egin ditu, beste proiektuaz gain.


      Koiuntura eta Kañachama taldeekin ere parte hartu zuen. Bere kontzertu ospetsuenak: Madrilgo Arte Ederretako Zirkuloa; "Nits de música" Joan Miro Fundazioarekin; Pirineo Sur Festiblean eta Uharteko Arte Garaikide Museoan "Las lagrimas de Alicia" Patxi Araujorena.