ELKARLANAK

Joaquin Taboada eta Iruñeko Sinfonietta obra                   
"Classic ChillOut"   (2022)
   Joaquin Taboada Nafarroako kompositoreak egindako obra Iruñeko Sinfoniettaren 30garren urteurrenerako.




"Bodas de Sangre" (2021)   
       Marta Juaniz-ek zuzendutako César Novalgos-en obraren bertsioan musika ipini genuen. 

Koma, gira "La fiera nunca duerme" (2019)   
       Koma taldearekin parte hartu genuen 2019ko bitartean egin duten biran, Euskal Herriko hainbat aretoetan eta baita kanpoan ere.  



Mielotxin, (2017)   
      Mielotxin folk taldearen 4. diskan "Alan Lomax in memoriam" parte hartu eta gero, orain zuzeneko emanaldiak ematen gabiltza. 







Lurrak  (2016-2017)
      Errutinak markatutako giro industrialean, iraultza bat bizitzeko aukera izango dugu. Eguneroko lanaren absurdoak eta muturreko egoerei aurre egiteko ezintasunak bultzatuta, pertsonaiak asperduraren eta bizitasunaren ezaren kontra altxatuko dira. Elkartasunaz, produkzio-kate bateko fitxa bat besterik ez diren mikro-kosmos hori aldatzea lortuko dute. Zirkoa, musika eta antzerkia.

Aire-Aire banatzailearen ekoizpena dugu eta proiektuan Bilbo eta Gasteizeko udalek parte hartu zuten.





Magnificat (2015-2016)

 Josu Elberdin Badiola-ren sorkuntza dugu eta orkesta, abesbatza, organo, trikitixa, alboka eta txalapartarako idatzita dago. 





“Basajaunaren azken kantua-El ultimo canto del Basajaun” (2016-2017)
Iruñako Coral de Cámara-ren ekoizpena dugu. Béla Bartók eta Koldo Pastorren musika du eta martxoak 3 eta 4an Iruñako Gayarre antzokian aurkeztu genuen. Disziplina ezberdinak batzen dituen ikuskizuna da eta bertan antzerkia, bideo-proiekzioak, zuzenezko musika eta danzaz gozatuko dugu. Ikuskizunaren haria gizakion eta naturaren arteko harremana da.















Jaso-Escrich-Lizarraga+Hutsun, (2016-2017)
          Proiektu berritzaile honetan txalaparta Jazz formazio baten pieza bilakatzen da eta horrela, kontzertuan zehar jazz standarrak jotzen ditugu eta nola ez, inprobisazioari merezi duen garrantzia ematen diogu. JazzFermin'16an aurkeztu genuen Iruñan.



“Las lagrimas de Alicia”,(2011-2016)
          Patxi Araujoren mapping ikuskizunean parte hartu genuen. Artista eskarmentu haundiko pertsona da esparru honetan eta ospe haundiko pertsona da bideo eta animazio kontuentan.
“Supay&Faith”,(2015)
   Iruñako rap taldea dugu eta haiekin kanta pare batetan parte hartu genuen. Gure harri eta egurrekin haien oinarri erritmikoak apaindu genituen. 


 Mikeltats Dantza Taldea,(2013-2014)
       Mikelats dantza taldek egindako ikuskizunean parte hartu genuen. Ikuskizun honekin Mikelatsek bere 20. urteurrena ospatu zuen eta gu, haiekin. Musika zuzuenean eta gure herriko dantzetatik ibilbidea egin genuen.


 Kultur Programa,(2011, 2012 y 2016)
      KULTUR Nafarroako kultura, kirol eta gazteria departamentuak antolatzen duen programazioa da eta programa honen bitartez Nafarroako herri askotan antolatzen dira ekimen kulturalak uda guztietan.


“Atarrabia 1512-1521” (2012)
  Antzerkia, dantza eta zuzenezko musika batzen dituen ikuskizuna dugu. Historia Atarrabian 1512 urtean kokatua dago.

Atarrabia Abesbatza,(2012)
      “Concierto Con-Sentido” ikuskizunean Atarrabia Abesbatzarekin partehartzea.




Txalaparta Biraka,(2012-2015)
    Oreka Tx taldeak sortutako ikuskizuna. 8 txalapartari, ZoZongo perkusio taldea eta dantzariak parte hartzen dute. 



Txalaparta Topaketa Londres, (2011)
        Bertan egindako txalaparta topaketan parte hartu zuten kontzertu bat eta taller bat egiten.