-TXALAPARTA HUTSA-
Txalaparta Hutsa izeneko ikuskizuna, txalaparta tradIzionala eta garaikidea lotzen duen ibilibide musikatu bat da. Txalapartaren historia eta garapena azaldu eta musikatzeaz gain, kirikoketa eta tobera ere azaltzen ditugu.
-------------------------------------------------------
-BARATZEAN-
BIDEOA
2018an kaleratutako diskoan oinarritzen den emanaldia da hau. Bertan, abesti erritmikoak egurrezko txalapartarekin jotzen ditugu, melodikoak harrizko txalapartarekin eta denok baratzean topatzen ditugun bidoi haundiekin perkusioz lagunduta.
-------------------------------------------------------
-URBASA-
Nafarroako iparmendebaldean kokatutako mendilerroa da, muga fisiko eta klimatikoa, betidanik izan da pertsona eta naturaren arteko topaleku.
Txalapartaren ohiartzunek eta lainoek, natura eta lasaitasuna arnasten duen mendia inguratzen dute. Baina oraingo honetan, indarra eta teknologiaren bitartez, inguru baketsu hau aldatuko duen ezezagun baten bisita naturak jasoko du.
-------------------------------------------------------
BIDEO
DOSSIER
-KONTZERTU ESKOLARRA-
Kontzertu eskolarraren bitartez txalaparta oso modu ludiko batean ikasleriari hurbiltzen diogu. Jotzeko moduaren garapenetik musika tresnaren oinarrizko arauetara: Erritmoa elkarbanatzen ari zaren pertsonarekiko errespetua, entzumena.
DOSSIER
-------------------------------------------------------
-ZURE NEURRIRA-
Zure nahi, desio eta beharretara moldatuz, momentu magiko eta errepikaezinak sortuko ditugu. Kongresuak, ospakizunak, ezkontza eta festa pribatuak.



