Hutsun Txalaparta taldea  Iruñan bizi da eta 2011an sortu genuen, urte asko txalaparta jotzen eta ikertzen egon ondoren. Uharten, Lleidan eta Errotxapean hazi gara txalapartari munduan, baina orain patuak elkartu gaitu.
   

          Gure hasieran "I Londreseko Txalaparta Topaketa", Bordeleko Inauteriko kalejiran, besteen artean, parte hartu izan dugu. Baita "Circuito de musica joven por Navarra" parte hartzeko aukeratu gintuzten ere. Eta 2013ko maiatzan "Musika Lehiaketa" irabazi genuen, Iruñerriko udalek antolatua.

      Oso argi ikusi genuen  hasieratik zein ziren gure inguruko beharrak. Denok entzun dugu txalaparta noizbait, baina gutxik dakite nondik datorren edota zergatik jotzen den horrela. Horregatik "Txalaparta Hutsa" izeneko kontzertu didaktikoa sortu genuen.

      Bi urte hauetan, ikuskizunak oso kritika onak jasotzen ari da jendea eta programatzaileen artean, "kontzertu dinamikoa eta didaktikoa", haien hitzetan.        Hau da Hutsunen apostua!
  

    HUTSUN gara:  
                      
     MIKEL   


      2000garrenetik txalaparta jotzen, eta 10 urtetan JottaKun taldearekin Nafarroa osotik kontzertuak ematen ibili zen. 2003 eta 2005 bitartez, Dantza eta Perkusio Alkora taldean parte hartu zuen.

      2011tik Hutsunekin 160 kontzertu baino gehiago eskeini ditu beste proiektuaz gain.


      Txalapartaz gain, beste perkusio ezberdinetan hasia da; Congas, Djembe africarra, batukada.


      Bere kontzertuen artean azpimarratzeko dira: Nafarroako Gobernuko "Gazte Artisteen Topaketa" bigarrena gelditu zen, eta atzerrian, 2003 eta 2004 Irlandan, Palestina 2008, Bulgaria 2008, Londres 2012.


      
     ANAI 

2
      2003an hasi zen txalaparta jotzen. Jottakun taldearekin hainbat kontzertu egin eta 2004an Irlandako Biran parte hartu zuen.

      Gutxi barru, Lleidan Txala2 taldea sortu zuen. Talde honekin hainbat kontzertu eskeini zuen katalunya osoan, eta Txalaparta eskola sortu zuen.

     2011tik Hutsunekin 160 kontzertu baino gehiago egin ditu beste proiektuaz gain. Txalapartarekin bat Zeharkako Txirula eta Alboka jotzen ditu. Eta musikaz gain, dantzetan ere ibili da, 1995-2003 urteetan Amaiur eta Mikelats dantza taldeetan egon da.




1 comentario: